Mikel Uriarte gaztearen gurasoak akusazio partikular gisa agertuko da "Pitiusa” izeneko operazioan atxilotu zituzten pertsonen aurka,
beren semea legez kanpo ikertu zutela kontsideratu ostean. Uriarte
Gaztea 2010ean hil zen, Bizkaia Zubitik itsasadarrera jausita.
Komunikatu
baten bitartez, hildakoaren familiak funtzionarioek, abokatuek,
detektibe pribatuek eta polizi agenteek osatzen zuten sare baten aurka
joko dutela adierazi dute, talde horrek beren semearen iragana ikertu zuela uste baitute. Kasu horren ikerketek diotenez, sarea datu pertsonalen legez kanpoko trafikoaz eta horren salmentaz arduratzen zen.
2010eko
irailaren 8an hil zen 22 urteko gaztearen gurasoek azaldu dutenez,
“Pitiusa Operazioan” parte hartu zuten 88 atxilotuetako batzuek beraien
semea ikertu zutela onartu dute, eta ikerketen helburua “aseguru-etxeek ordaindu behar dituzten kalte-ordainak sahiestea” zela.
Gauzak horrela, enpresek hildakoaren datu pertsonalak erabili ahal izan zituzten Uriarte familiak horien aurka epaitegietan jarritako bi kereiletaz defendatzeko.