Gure egoitzan bertan ekintza desberdinak
egiten ditugu. Hauek publiko ezberdinei zuzenduta daude eta astero aurrera
eramaten ditugu. Dinamiken bidez gizarte eskubideak ezagutzea, eztabaidatzea,
urraketen kontra egitea… bilatzen dugu.
Ekintza guztiak ez jartzearren, hurrengo
hauek dira gehien gauzatzen ditugunak:
Ø
Alfonbra
hegalariak
Ø
Alegiazko
herrialdea
Ø
Izarren bi
aulkiak
Ø
Hitler eta
Gandhi
Ø
Giza eskubideak
landu
Ø
Jabetza
eskubidea
Ø
Bizitza
politikoan parte hartzeko eskubidea
Ø
Milurtekoaren
parkearen eztanda
Ø Espainiar
Konstituzioa eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala
Ø FACEBOOK ETA TWITTER-EN PRESENTE EGON
Gaur
egun hain ospetsuak diren sare sozialak, mundu osoan zehar gure elkartea ezagutzera
emateko tresna paregabeak dira, edozein tokiko pertsona batek ikus ditzake eta.
Hori dela eta, horietan tokia izateko ahalegina eginez, GOAZEN BA! Elkarteak
munduan barrena ezaguna izateko aukera izango du. Modu honetan, giza eskubideak
eraginkorragoak izateko presioa egingo duten jarraitzaile gehiago lor
ditzakegu.
Hau
lortzeko, Facebook zein Twitter-en kontu bana irekita daukagu. Hauetan, maiz
giza eskubideekin erlazioa daukaten argazkiak, bideoak, iruzkinak… igo ohi
ditugu. Gainera, hilabetero gure sare sozialetan parte hartzen duten pertsonen
artean zozketak egiten ditugu, hala nola, MP4-ak, liburuak, etab. Horrela, sarien
bitartez, jadanik gure sare sozialen jarraitzaileak diren pertsonak mantendu
eta berriak lortzen ditugu.
Ondorengoak
dira bi sare sozial hauetan dauzkagun helbideak:
Ø ANTZERKIA
Gure
helburuetako bat giza eskubideen gaia ikastetxeetan helaraztea da, hau da,
haurrek eskubide hauen garrantziaz eta egun egiten diren urraketen inguruan
kontzientzia har dezatela lortu nahi dugu.
Horretarako,
ikastetxeetarako antzerki bat prestatu dugu. Modu honetan, antzerki honek giza
eskubideen gaia hartuko du gai nagusitzat eta pertsona guztien arteko elkartasuna
eta berdintasuna transmititu nahi dira balore gisa. Gainera, bizitzako aspektu
guztietan, guztion integrazioa eta askatasuna zabaltzea bilatzen da. Antzerkia
Aiara Antzerki Taldearen eskutik joango da eta 45 minutuko iraupena izango du.
Txikitatik
giza eskubideak transmitituta, umeek eskubide hauen garrantziaz jabetuko dira.
Hori dela eta, oinarrizkotzat jotzen dugu, umeak gure publiko objektiboetako
bat izatea. Antzerki bat egitea irtenbide egokia ikusten dugu; alde batetik,
umeak hezitzeko eta beste alde batetik, giza eskubideekin lehenengo kontaktua izateko
eta honen garrantziaz jabetzen joateko.
Ekintza
honen bidez, hezkuntza arloko publikoa bereganatuko dugu, haurrak zein
irakasleak. Esan bezala, haurrak ekintza honen publiko printzipala eta garrantzitsuena
izango dira. Bestetik, irakasleak ditugu, hauek ere antzerkiak ikusiko dituzte,
nahiz eta antzerkia zuzenean beraientzat zuzenduta ez egon.
Aurreko bi urteetan bezala, aurten ere
giza eskubideen marrazki lehiaketa antolatu dugu. Hirugarren lehiaketa honetako
oinarriak ondorengoak dira:
Ø
Lanak aurkezteko epea
o
Ekainaren 15a,
17:00ak arte GOAZEN BA! Elkartean (Gordoniz Kalea, 1 Bajo).
Ø
Baldintzak
o
Gaia: “Giza
Eskubideak”
o
Pertsona
bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du
o
Lana Din-A4
tamainako folio batean egin beharko da.
o
Lana kartulina
batean itsatsita joan beharko da, honda ez dadin.
o Atzeko aldean
egilearen izena eta abizenak, helbidea, jaiotze-data, telefonoa, ikastetxea eta
maila agertu behar dira.
o Teknika librea
da: Nahi duzun moduan egin dezakezu marrazkia, zerak, akuarelak, ikatz-ziria,
eta abar erabil ditzakezu; esaldiak eta hitzak izan daitezke.
o Etxean, eskolan
edo GOAZEN BA! Elkartean galdetu dezakezu laguntza eman diezazuten. Gainera,
GOAZEN BA! Elkarteak baditu irudi, argazki eta informazio asko ideiak hartzeko.
Ø
Lehiaketaren mailak
o
1. maila: Haur
hezkuntzako ikasleak
o
2. maila: Lehen hezkuntzako aurreneko zikloko ikasleak
(1. eta 2. mailak)
o
3. maila: Lehen hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak
(3. eta 4. mailak)
o
4. maila: Lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleak
(5. eta 6. mailak)
Ø
Sariak
o
1. maila: 30
euro eskola-materiala erosteko txartelean eta diploma
o
2. maila: 40
euro eskola-materiala erosteko txartelean eta diploma
o
3. maila: 50
euro eskola-materiala erosteko txartelean eta diploma
o
4. maila: 60
euro eskola-materiala erosteko txartelean eta diploma
Ø
Irabazleen izenen zabalkuntza eta sari banaketa
o Irabazleen
izenak ekainaren 19an GOAZEN BA! Elkartean irakurgai izango dira. Sari banaketa
ekainaren 23an izango da.
Ø
Lan guztien erakusketa
o
Ekainaren 19tik
23ra arte, GOAZEN BA! Elkartean.
Ø
Lanen eskubideak eta bueltatzea
o Saritutako lanak
elkartearentzat izango dira, eta aurrerantzean argitaratu ahal izango ditu,
beti egilearen izena azalduz eta etekin ekonomikorik atera gabe. Gainontzeko
lanak, behin erakusketa bukatuta, itzuli egingo dira.
Ø
Oharrak
o
GOAZEN BA!
Elkarteko arduradunek, oinarri hauetan edozein aldaketa egiteko aukera izango
dute, beti ere aldez aurretik abisaturik.
o
Lehiaketan parte
hartzeak arau hauek aldez aurretik onartzea eskatzen du.
Lehiaketa hau ezagutzera emateko,
ikastetxeetara dokumentu bat bidaliko dugu. Bertan, gure elkartearen inguruko
informazioa eta lehiaketaren oinarriak azalduko ditugu. Irakasleei informazio
hau beraien ikasleei transmititzeko eskatuko diegu. Gainera, antolatu dugun
antzerkia aprobetxatuko dugu lehiaketaren berri emateko.
Ø ARGAZKI LEHIAKETA
Haurrentzako antolatutako marrazki
lehiaketarekin batera, argazki lehiaketa ere prestatu dugu. Ondorengoak dira
finkatu ditugun oinarriak:
Ø
Lanak aurkezteko epea
o
Ekainaren 15a,
17:00ak arte GOAZEN BA! Elkartean (Gordoniz Kalea, 1 Bajo).
Ø
Baldintzak
o
Gaia: “Giza
Eskubideak”
o
Partaidetza:
Nahi duen edozein argazkizalek har dezake parte.
o
Partaide
bakoitzak gehienez 4 argazki aurkez ditzake.
o
Modalitatea:
Edozein teknika onartzen da. Paperean eta muntatu gabe, hori bai.
o
Formatua:
Gutxieneko zabalera 15cm.koa izango da; eta gehienezko luzera 40cm.koa.
o Identifikazioa:
Argazkiaren atzeko aldean honen izenburua, egilearen datuak, telefonoa eta
posta elektronikoa azaldu behar dira.
o
Partaide
bakoitzak sari bakarra eskuratzeko aukera izango du.
Ø
Sariak
o
Lehen saria: 200
euro eta garaikurra
o
Bigarren saria:
100 euro eta garaikurra
o
Hirugarren
saria: 50 euro eta garaikurra
o
Gazte saria (18
urte arte): 50 euro eta garaikurra
Ø
Irabazleen izenen zabalkuntza eta sari banaketa
o Irabazleen izenak ekainaren 19an GOAZEN BA! Elkartean irakurgai izango dira. Sari banaketa
ekainaren 23an izango da.
Ø
Lanen erakusketa
o Saritutako
argazkiekin eta aurkeztutako beste zenbaitekin erakusketa egingo da; ekainaren
19tik 23ra arte, GOAZEN BA! Elkartean.
Ø
Lanen eskubideak eta bueltatzea
o Saritutako lanak
elkartearentzat izango dira, eta aurrerantzean argitaratu ahal izango ditu,
beti egilearen izena azalduz eta etekin ekonomikorik atera gabe. Gainontzeko
lanak, behin erakusketa bukatuta, itzuli egingo dira.
Ø
Oharrak
o
GOAZEN BA!
Elkarteko arduradunek, oinarri hauetan edozein aldaketa egiteko aukera izango
dute, beti ere aldez aurretik abisaturik.
o
Lehiaketan parte
hartzeak arau hauek aldez aurretik onartzea eskatzen du.
Argazki lehiaketaren berri emateko, Bilbo
eta inguruko herritako interes guneetan kartel informatiboak jarriko ditugu.
Ø BILBOKO AZOKAN PRESENTZIA
Hiru
hilabetean behin egin nahi dugun ekitaldia da hau. Herriko azokak herrietako
merkataritza gune estrategiko garrantzitsuak dira. Hauetan, jende multzo handia
biltzen da, bertako zein inguruko herri txikietako jendea biltzen baita. Azoka
hauek astean behin egin ohi dira.
Gure
elkarteak, igandero Bilboko Plaza Berrian antolatzen den azokan parte hartuko
du. Leku hau oso aproposa dela pentsatzen dugu; hiriaren erdigunean dago, joateko
garraio publikoa dago, inguruan kafetegi ugari daude… Esan bezala, ekitaldi hau
hiru hilabetean behin egingo dugu, konkretuki, otsaila, maiatza, iraila (abuztuko
oporretan jende gutxiago dago) eta azaroko lehenengo igandean.
Ekitaldia
elkartearen inguruko karpa informatibo batean datza. Honetan, jendeak GOAZEN
BA! Elkartearen gaineko informazio guztia eskura izango du. Informazioaz
aparte, erakundearen barruan egiten diren ekintzen irudi eta bideoak ikusgai
izango dituzte. Modu honetan, gure elkarteari buruzko informazio osatu eta
errealagoa izango dute.
Kasu
honetan ere, udaletxeekin kontaktuan jarriko gara gure proiektuaren berri emateko eta hau aurrera eramateko behar dugun
baimena lortzeko.
Bilboko
biztanleria gure publikoa izango da. Gainera, azoka honetara inguruko
herrialdeetako pertsonak ere joaten dira.
Ø BILBOKO JAIAK
GOAZEN
BA! Elkarteak Bilboko jaiak ospatzen ditu. Hauetan, bazkideak, erabiltzaileak, bolondresak…
batzen dira herriko jaiez gozatzeko asmoz.
Aurten
eta jaietan biltzen den jende andana aprobetxatuz, aipaturiko hiriaren Arenal
pasealekuan karpa bat altxatuko dugu jaietako egun batean. Bilboko jaiak abuztuan
ospatzen dira (ez dago data finkorik). Bertan, jendeak elkartearen inguruko
informazioa eskuragai izango du triptiko desberdinen bidez.
Honetaz
gain, gugana etortzen den jendeari pintxoak eskainiko dizkiogu, dastatu ditzaten.
Gainera, jaietako zapiak banatuko ditugu GOAZEN BA! Elkartearen
anagramarekin.
Gure
elkartearen ordezkaria izango den aditu batek informazioa emango du. Gainera,
erabiltzaileak, bazkideak eta bolondresak ere egongo dira, ekintzari gertutasuna
eta gardentasuna emateko asmoz.
Ekitaldi
hau aurrera eramateko, Bilboko udaletxearekin harremanetan jarriko gara hiru
aspektu direla eta. Alde batetik, ekintza burutzeko egunik aproposena zein den
jakiteko. Bestetik, karpa jartzeko baimena eskatzeko. Azkenik, jaietako
programazio ofizialean presente egoteko. Modu honetan, programazioan agertzea
lortzen baldin badugu, ez dugu kartelak jartzeko beharra izango.
Beraz,
ekintza Bilbon gauzatuko da eta hiri horretako
biztanleria erakarri egingo dugu. Honekin batera, jai honetan inguruko
herrietako zein probintzietako pertsonak ere espero ditugu.
Ø ZINE EMANALDIAK
Gure
elkarteak Bilboko Alhóndegiarekin hitzarmen bat dauka. Hori dela eta, bertan
zine emanaldiak egiteko aukera daukagu. Eskainiko ditugun filma hauek Giza
Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 30 artikuluekin estuki lotuta daude. Pelikula
bakoitza ikusi ondoren, solasaldi bat egingo da filmaren inguruan. Bertan, giza
eskubideei buruz adituak diren pertsonak egongo dira eta hauek hizketa
bideratuko dutenak izango dira. Hala ere, solasaldi honetan edonork parte
hartzeko aukera izango du.
Emanaldi
hauek irailaren lehenengo asteartean, hilak 4, hasiko dira. Pelikula hauek
asteartero ikusteko posibilitatea egongo da eta norbaitek, filma bere kabuz
ikusi nahi badu, etxera eramateko aukera izango du, betiere kontrol batekin.
Aurrera
eramango dugun ekintza hau gizartean ezaguna egiteko, kartel informatiboak
jarriko ditugu. Hauek, Bilboko kaleetatik jartzeaz aparte, Alhóndegian ere
ipiniko ditugu.
Hurrengo
hauek izango dira proiektatuko diren filmak:
1.
Artikulua: Europa, Europa (1990)
2.
Artikulua: American History X (1998)
3.
Artikulua: Las tortugas también vuelan
(2004)
4.
Artikulua: Espartaco (1960)
5.
Artikulua: Te doy mis ojos (2003)
6.
Artikulua: El Show de Truman (1998)
8.
Artikulua: Erin Brockovich
(2000)
10.
Artikulua:
Las trece rosas (2007)
11.
Artikulua:
En el nombre del padre (1993)
12.
Artikulua:
La vida de los otros (2006)
13.
Artikulua:
Welcome (2010)
14.
Artikulua:
The Visitor (2007)
15.
Artikulua:
La terminal (2004)
17.
Artikulua:
La toma (2004)
18. Artikulua: La vida es bella (1997)
19. Artikulua: Ágora (2009)
20. Artikulua: Norma Rae (1979)
21. Artikulua: La ley de Herodes (1999)
22. Artikulua: Sicko (2007)
23. Artikulua: La cuadrilla (2001)
24. Artikulua: Tiempos modernos (1936)
25. Artikulua: Habana Blues (2005)
26. Artikulua: La lengua de las mariposas (1999)
27. Artikulua: El jardinero fiel (2005)
28. Artikulua: Teléfono rojo: volamos hacia Moscú
(1963)
29. Artikulua: Cadena de favores (2000)
Ø GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNAREN OSPAKIZUNA
Urtero, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, egun hau ospatzeko, ekintza bereziak egitea erabaki dugu. Abenduak 10 astelehena denez, ekintza hau aurreko igandean egingo dugu, hau da, abenduaren 9an.
Ekintza honen helburuak, egun hau dela medio, giza eskubideen inguruan egiten diren urraketak eta gure elkartea ezagutaraztea izango dira.
Ekitaldiaren bidez oihartzun gehiago lortzeko eta jende gehiago erakartzeko, Bilbon egitea erabaki dugu. Zehazki, Doña Casilda parkean. Parke hau leku ideala da, zabala eta berdea baita. Gauzak horrela, ospakizuna goizeko 10etan hasiko da eta arratsaldeko 6etan amaituko da.
Ekintza honen berri emateko, GOAZEN BA! Elkartean parte hartzen duten barne publiko guztiei eskutitza bidali egingo zaie. Era berean, instituzioei ere gutun bat bidaliko zaie. Elkartetik kanpo dagoen beste jendeari gure ekintzaren berri emateko, Bilbon eta bere inguruko herritan kartel informatiboak jarriko ditugu. Modu honetan, gizarte osoari gonbitea egingo diogu, pertsona guztiei elkartea ezagutzera emanez.
Ekintza honek honelako antolamendua izango du:
Ekitaldiari hasiera emateko, goizeko 10etan, txistulariak eta dantzariak egongo dira. Honen bidez, egunari hasiera ona emateaz aparte, giro egokia ere sortuko dugu.
Sarreran, bai GOAZEN BA! Elkartearen bai
giza eskubideen inguruko informazio gune bat egongo da. Bertan, idatzizko
foiletoak eta galderak zuzenean erantzungo dituen aditu bat egongo da. Egunean
zehar jendeak bonoak eskuragai izango ditu. Bono hauek 3€ balioko dute eta
pintxo, salda edo txokolatea eta opari batean datza. Honetaz aparte, haurrentzako jolasak ere egongo dira, hala nola, puzgarriak, puxikak, giza eskubideen inguruko tailerrak eta pailazoak egongo dira.
Gainera, arratsaldeko 5etan, giza eskubideen inguruko solasaldi
bat egongo da. Bertan, gaian adituak diren pertsonak egongo dira eta edonork
parte hartzeko aukera izango du. Bi ordu geroago, arratsaldeko 7etan, ekitaldiari amaiera emango zaio. Horretarako, bi bertsolari famatuek bertso batzuk botako dituzte.
Ekintza honen atzean erakundea dagoela ez
ahazteko, GOAZEN BA! Elkartearen anagrama leku guztietan irudikatuta egongo da:
karpan, puxiketan…
Aurretik esan dugun bezala, ekintza hau Bilbon ospatuko dugu. Bilbotarrak erakartzeaz aparte, beste herrietan ekintzaren inguruko kartel informatiboak jarriko ditugunez, herri hauetako jendea ere biltzea aurreikusten dugu. Modu honetan, ekintza honen publikoa Bizkaiko biztanleria izango da.
Nazioarteko egun honetan burutuko dugun ospakizunak oihartzun handiagoa izateko, komunikabideak gonbidatuko ditugu. Hauen bitartez, publicity-a lortuko dugu, hau da, ekintza hau berri bilakatzea lortuko dugu. Komunikabide hauek Antena 3, Prisa, Nervión, EITB, Vocento eta Correo taldekoak dira.
Ø SANTO TOMÁS EGUNA
Urtero,
abenduaren 21ean, Bilbon Santo Tomás eguna ospatzen da. Egun honetan, jende
asko eta asko Arenal pasealekuaren inguruan biltzen da. Bertan, salmenta-postu
ugari daude eta bertara Bilboko zein inguruko herri eta probintzietako jendea
hurbiltzen da.
Hori
dela eta, egun hau gure elkartea eta bertan egiten dugun lana gizartean
ezagutarazteko aproposa dela uste dugu. Modu honetan, Arenal pasealekuan bertan
karpa bat jartzea aurreikusten dugu. Karpa honetan, gure erakundearen inguruko
informazioa, haurrentzako jolasak eta pintxoak eta freskagarriak egongo dira.
Ekitaldiak egun osoa iraungo du, aipatutako salmenta-postuen ordutegia izango
baitu.
Egingo
ditugun beste ekintza batzuekin gertatzen den bezala, kasu honetan ere Bilboko
udaletxearekin harremanetan jarriko gara, beharrezkoak diren baimenak lortzeko
asmoz.
Ø ENTITATE INSTITUZIONALAK ETA ENPRESAK
Entitate instituzionalak eta enpresak ere
gure filosofiaz jabetzea eta gurekin bat etortzea nahi dugu. Horretarako,
GOAZEN BA! Elkarteak antolatzen dituen ekintzetara gonbidatuko diegu.
Entitate instituzionalen eta enpresen
bereganatze ekintzan, hauetako buruak edo arduradunak kontuan hartzen ditugu.
Hauek gonbidapen baten bitartez hunkitu eta beraien presentzia izatea nahi
dugu. Honetaz gain, hauekin harremanak lotu eta estutu nahi ditugu, gure
elkarteko “lagunak” bilakatu arte.
Gainera, gure ekintzez eta oro har
elkartearen kanpo zein barne informazio guztiaz informatuko zaie. Hau gauzatuko
dugu, hilean behin bidaliko dugun txosten batean. Honekin, gutaz ez ahaztea eta
ahal den neurrian, gure elkartean laguntzea lortu nahi dugu.
Alde batetik, BBK eta Caja Laboralari eta
beste alde batetik, Bilboko udaletxe eta Bizkaiko Foru Aldundiari gonbitea
bidaliko diegu. Horretarako, ekintza egin baino hilabete bat lehenago eskutitz
eta e-mail bat bidaliko diegu. Gainera, aste bat lehenago, oroigarri bat bidaliko
zaie e-mail bidez.
Modu honetan, beraien presentzia
ziurtatuko dugu eta hobeto antolatu ahal izango dugu guztia. Gauzak horrela,
batetik hauen presentzia ekintzari garrantzia emango dio eta bestetik,
publicity-a lor dezakegu. Gainera, instituzio eta enpresa hauekin ditugun
harremanak estutuko ditugu.


No hay comentarios:
Publicar un comentario