MISIOA
Giza eskubideen
aldeko elkartea, GOAZEN BA! Elkartea, onura publikotzat deklaratutako irabazi
asmorik gabeko elkartea da, eta bere jardun eremua Bizkaia da.
GOAZEN BA! Elkartea
2010ean sortu zen. Gaur egun, 701 pertsonek osatzen dute. Horiek giza
eskubideen defentsan lan egiten dute eta horretarako, informazioa eta
orientazioa eskaintzen dute, guztion eskubideak bermatzeko xedearekin. Beraz, GOAZEN BA! Elkartearen egitekoa
giza eskubideak guztion artean betetzea da. Gure elkarteak dituen helburuak
hauek dira: gizarteak giza eskubideak ezagutzea, hauetaz kontzientziatzea eta
eraginkor bihurtzea.
Gizarteari
eskaintzen diogun laguntzaren bidez elkartasuna eta elkarri laguntzea sustatzen
dugu, gure elkartera etortzen diren pertsonei egiten diegun harreraren eta
eskaintzen zaien informazioaren, orientabidearen eta prestakuntzaren bitartez.
Eskaintzen
ditugun zerbitzuak kalitatezkoak izateaz arduratzen gara, behar duenari
beharrezko laguntzak eskainiz. Gainera, pertsona orok bizitzako maila guztietan
(hezkuntza, lana, etxebizitza, aisia...) aukera berdinak izateko daukan eskubidea
aldarrikatzen dugu.
Gizartea
kontzientziatu nahi dugu. Gure ingurune hurbilena eta, orokorrean, gizarte osoa
sentsibilizatzeko informazioa erabiltzen dugu. Horrela, munduko pertsona askok
bizi duten errealitatea plazaratzen dugu.
Honetaz
aparte, elkarte mugimendu bezala daukagun filosofiaren oinarriak hauek dira:
Ø
Elkartasuna
GOAZEN BA! Elkartea
osatzen dugun pertsonok elkarrekin lan egiten dugu, talde osoarentzako
irtenbideak emateko. Aldi berean, giza eskubideen arloan eta beste
gizarte-sektore batzuetan diharduten beste talde batzuekin batera ari gara
lanean.
Ø
Justizia
Eskatzen duguna
ez da arbitrarioa, ezpada aukera-berdintasunerako printzipioan oinarritutako planteamenduak
dira.
Ø
Kalitatea eta
Gardentasuna
Kudeaketaren
kalitatearen eta gardentasunaren aldeko konpromiso etikoa ezarri dugu, etengabe
hobetzeko eta portaeran zintzotasuna dakarten politiken bitartez. Gizarte-erakunde
kualifikatua gara. Era honetan, gizarte portaera berriak sustatu, teknika
berriak bultzatu eta gizartearen garapenari laguntzeko gai gara.
Ø
Ingurunearekiko
elkarreragina
GOAZEN BA! Elkartea
beste pertsona, talde edo erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko irekita
dagoen erakundea da.
Ø
Unibertsaltasuna
Giza
eskubideen urraketa pairatzen duten pertsona guztien egoerak kezkatzen gaitu,
ez soilik gure elkartea osatzen duten erabiltzaileenak.
Ø
Elkar laguntza
Autolaguntzarako
taldea gara, eta taldeari eusten dion oinarrietako bat kideen arteko laguntza
da.
Ø
Parte-hartzea
Ez badugu denok parte-hartzen ez dago
elkarte-proiekturik. Hori dela eta, GOAZEN BA! Elkartean uste dugu gure
proiektua garatzeko oinarrizko ardatza erakundea osatzen dugun pertsona guztion
parte-hartzea dela.
BISIOA
Giza eskubideak pertsonari aitortzen zaizkion zenbait
oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu juridiko, demokratiko
eta pluralistak babestu, zaindu eta betearazi egin behar ditu. Norberaren estatus, sexu, joera sexuala, etnia edo
herritartasuna edozeina izanda ere, ukaezinak dira eta ezin da hauen
kontrako legeak ezarri.
Pertsonak, biologikoki eginkizun bat betetzeko
zenbait gaitasun ditu ingurunean eta gizartean. Gaitasun horiek garatzea, hein
handi batean, norbanakoa bizi den ingurunearen arabera izango da. Pertsona bat
ez baita bere osotasunean garatzen ez badu ingurune kultural, sozial eta
afektibo jakin bat.
GOAZEN BA!
Elkartean, gure lana pertsona kalifikatzea ez dela uste dugu. Bai, aldiz, giza
eskubideen urraketa pairatzen duen pertsonak bizi den ingurunean daukan
funtzionamendua hobetzeko behar dituen laguntzak zehaztea eta planifikatzea.
Bazkideak
eta bolondresak GOAZEN BA! Elkartean aktibo nagusia osatzen duten pertsonak
dira. Hauei esker, gure elkarteak ikuspegi partekatua dauka munduari, giza
eskubideen urraketak jasaten dituzten pertsonei eta horiek inguruan duten
munduarekin daukaten harremanari buruz. Pertsona hauen laguntza mantendu eta
ahal den heinean handitu nahi dugu, baita zerbitzuak ere.
GOAZEN BA!
Elkarteak eskainitako zerbitzuak mantendu eta, ahal den heinean, hobetu nahi
ditugu. Horretarako, jendearen laguntza handitu beharra dago. Beste modu batean
esanda, bazkide eta boluntarioen hazkunde bat lortu nahi dugu.
Guztion
artean lana eta elkar erlazioak estutu eta dauzkagun helburuak aurrera eraman
eta betetzeko asmoa dugu. Garena izan nahi dugu, gure irudia gehiago sendotuz.
Ahalegin hau, batez ere, Euskal Herri mailan izango da.
Gure
helburuak izaera langile batekin bete nahi ditugu eta gizartearenganako eredu
bat izan nahi dugu. Giza Eskubideen urraketak pairatzen dituzten pertsonen integrazioa
bultzatu nahi dugu, elkartasuna bultzatuz azken finean.
ESTRUKTURA
Ø
Zerbitzuak
GOAZEN BA!
Elkarteak eskainitako zerbitzuek, pertsonen bizitzako alde guztiak barne
hartzen dituzte. Modu honetan, giza eskubideen urraketak pairatzen dituzten pertsonei
eta haien familiei eskainitako atentzioetatik integrazio programak garatzeraino
doaz zerbitzu hauek. Horien artean laguntzeko programak, kirol jarduerak eta
abar daude.
Aurretik
esan bezala, 2010ean jaiotako elkartea da hau. Hori dela eta, oraindik
ezagutzera ematen ari gara, Bilbon daukagun egoitzaren bidez.
Egoitza
honetan aurrera eramaten ditugun ekintzen helburuak anitzak dira. Alde
batetik, pertsonen gizarteratzea
bultzatzea da. Hau, pertsona horien balorazio positiboaren eta beren indibidualtasuna
aitortzearen bidez aurrera eramango da. Modu honetan, eta ahal den neurrian, laguntza
behar duten pertsonei etxebizitza bat edo modu autonomoan bizitzeko laguntzak
emango zaizkie.
Beste alde
batetik, aisialdia edozein pertsonaren bizitzan funtsezkoa dela aintzat hartuz,
gure elkarteak aisialdi zerbitzua eskaintzen du. Gure aisialdi zerbitzuaren
printzipioak argiak dira; normalizazioa, gizarteratzea eta orientabidea. Honen
bidez, pertsona horien gogobetetzea eta bizi kalitatea hobetzen saiatuko gara. Honekin
batera, ondorengo hau bilatzen dugu:
urraketei aurre egitea, ongizatea ematea, pertsonen arteko harremanak
bultzatzea, pertsonen gaitasunak bultzatzea, norbanako guztien garapen
pertsonalerako zein sozialerako laguntza.
Ø
Estatutuak
Estatutuetan
elkartearen izen ofiziala, eremua, egoitza, helburuak eta bitartekoak barne
hartzen dira.
Bazkideen
eskubide eta betebeharrak ere hartzen ditu bere baitan. Era berean, elkarteko
gobernu organoei buruzko legedia edo arauak ere islatzen dira. Azken finean,
ondo arautu eta egituratutako legedia da, non ekintza eta ekimen guztiak lege
baten menpean doazen.
HELBURUAK
Gure komunikazio helburua elkarteak iritzi publikoan duen presentzia
areagotzea da. GOAZEN BA! Elkartearen irudia sustatuz, Bizkaiko esparru
geografikoan giza eskubideen alde lan egiten duen elkarte bezala.
Horretarako, helburuen sailkapen bat egin
dugu:
Ø
Giza Eskubideen gaia gizarteari helaraztea.
Ø
Arazo hau
ikastetxeetan lantzea.
Ø Giza eskubideen
gaiari buruzko informazioa ez duten guztiei gure elkartea ezagutaraztea eta
ahal den neurrian, gure erakundearekin konprometiaraztea.
Ø
Entitate
instituzionalak gure filosofiaz jabetzea eta gurekin bat egitea.
Ø
Komunikabideekin harremanak sendotu.
Ø
Publicity-a
handitzea.
Ø
Komunikabide
gertuen esparruak bereganatzea (adb, irratian).
Ø
Sare sozialeetan eta blogean presentzia izatea.
PUBLIKOAK
Dauzkagun
helburuekin ondorengo publikoetara heldu nahi dugu:
Ø
Hezkuntza arloa
Ø
Ikasleak
Ø
Irakasleak
Ø
Gizartea
Ø
Bizkaiko
esparrua
Ø
Internautek
munduko edozein tokitatik ezagut dezakete GOAZEN BA! Elkartea
Ø
Entitate instituzionalak eta enpresak
Ø
Udaletxeak
Ø
Bankuak
Ø
Enpresak
Ø
Komunikabideak
Ø
Erabiltzaile berriak
MEZUA
Gure lema “Aizu! Giza eskubideak eraginkor bihurtuko ditugu XXI. mende honetan?” izango da. Honekin,
gizaki guztioi aitortzen zaizkigun giza eskubideak betetzea lortu nahi dugu. Beste
modu batean esanda, 1948an guztioi aitorturiko giza eskubideak behin betiko
betetzen saiatuko gara, guztiok berdinak baikara.
EGOITZA
Egoitza
honen helburua giza eskubideen inguruan interesa duten pertsonak biltzea da,
hauek haien arteko harremanak mantendu ditzaten. Jardueren eskaintza anitza da:
ludikoak, kulturalak, artistikoak eta sozialak.
Egoitza
honek 124 m² ditu eta Bilboko Gordoniz kalean dago. Bertan, bilerak eta
ekintzak egiteko gelak daude.

No hay comentarios:
Publicar un comentario