KOMUNIKAZIOA


BARNE KOMUNIKAZIOA

GOAZEN BA! Elkartearen barruan publiko desberdinak daude. Honakoak dira:

Ø      Zuzendaritza Batzordea
Ø Lehendakaria: bileren eta ohiko batzar orokorraren burua da. Honetaz aparte, erakundeekin kontaktuak mantentzen dituen pertsona da. Ekitaldi publikoetan GOAZEN BA! Elkartearen ordezkaria da.
Ø Lehendakariordea: lehendakaria ez dagoenean ordezkatzen du.
Ø Diruzaina: GOAZEN BA! Elkarteko kontu ekonomiko guztiak kontrolatzen ditu, kontabilitatearen errebisioa egiten du alegia.
Ø Idazkaria: agiriak idatzi eta lehendakariarekin batera sinatzen ditu. Gainera, batu diren eta joan diren bazkideen inguruko informazioa ematen du.
Ø Batzorde iraunkorra: itxaron ezin dezakeen larrialdiko arazo edo egoera bat suertatzen bada aparteko bilera antolatzen du.

Zuzendaritza Batzordea osatzen duten pertsonek hilabetean behin (abuztuan izan ezik) ohiko bilera egiten dute. Bilera honetan, gai desberdinak jorratzen dituzte, hala nola, hilabete horretan egingo diren ekintzen ingurukoak, bazkideen gora beherak eta abar.

Hurrengo ohiko bileraraino itxaron ezin dezakeen larrialdiko arazo edo egoera bat suertatzen bada, aparteko bilera egiten da.  

Pasa den urtean Zuzendaritza Batzordeak, guztira, 11 ohiko bilera eta aparteko 2 ospatu zituen. Modu honetan, Batzorde Iraunkorra, Zuzendaritza Batzordearen ordezkaria dena, urtean zehar bi alditan bildu da.

Honetaz aparte, Zuzendaritza Batzordeak eta elkarkideak urtean behin biltzen dira ohiko batzar orokorra gauzatzeko. Biltzar honen burua erakundearen lehendakaria da eta erakundeak Bilbon duen egoitzan aurrera eramaten da (Gordoniz Kalea, 1 Bajo). Hiru dira batzar honetan jorratzen diren gaiak. Lehenengo eta behin, aurreko urteko kontu ekonomikoak aurkezten dira. Honen inguruan, erakundeak izandako gastu eta sarreren arteko balantzea azaltzen da. Bestalde, urte horretan egin beharreko ekintza-proiektuen aurkezpena egiten da, hala nola, egingo diren programak, ekintza-planak… Azkenik, biltzar honetan ere Zuzendaritza Batzordea berritzen da; batzordekide berriak hautatuz edo jadanik daudenak berrautatuz.

Ø      Bazkideak

Gaur egun GOAZEN BA! Elkartea 296 bazkideek osatzen dute. Hauek, erakundearen baliabide nagusia eta giza eskubideak betetzen saiatzeko oinarria dira. Erakundearen misioarekin bat egiten dute. Hori dela eta, kuota edo laguntza pertsonalaren bidez erakundea sostengatzen laguntzen dute.

Ø      Bolondresak

Bolondresek gauzatzen dituzten ekintzak funtsezkoak dira GOAZEN BA! Elkarteko zerbitzuek aurrera eramaten dituzten programak eta jarduerak garatzeko orduan. Gaur egun, 23 boluntario baino gehiago ditu gure elkarteak. Talde oso heterogeneoa osatzen badute ere, denek interes gehiago dute alde sozialean indibidualean baino.

Gure bolondres taldeek, batez ere, Bilboko zentroan aurrera eramaten diren programak eta tailerrak dinamizatzen eskaintzen dute beraien denbora eta ahalegina. Boluntario hauek ekintzetan eginbeharreko aldaketak edo hartu beharreko erabakiak hartzen dituzte. Honetaz gain, informazioa eta orientazioa behar dutenei beren laguntza eskaintzen diete.


Ø      Erabiltzaileak

Erakundearen elementurik garrantzitsuenak dira. Hauek, GOAZEN BA! Elkartearen barruan egiten diren ekintza guztien ardatz dira.

Gaur egun, gure elkartearen erabiltzaileak 377 pertsonak dira. Jakin badakigu, bakoitza mundu bat dela eta bere arazoak dituela. Hori dela eta, hauekin harreman indibiduala izaten saiatzen gara, hauen beharretan arreta jarriz eta kezkak entzunez. Azken finean, guztiok eskubide berdinak izan behar ditugu nahiz eta desberdinak izan.  

Gainera, esku-hartze honetan beste faktore batzuk ere kontuan hartu behar dira, adibidez, hezkuntza, familia- eta gizarte-ingurunea, bakoitzaren nortasuna eta abar.

Modu honetan, eskainitako zerbitzuek eta laguntzek ondokoak erraztuko dituzte:

Ø  Beren buruak gobernatzeko eta herritar izatea sustatzeko daukaten eskubidea erabiltzea.
Ø  Dauzkaten gaitasun, beharrizan edo egoera pertsonalak errespetaraztea.
Ø  Gizarteratzea, komunitatean modu egokian bizitzeko gai dira eta.


BARNE JARDUERA KOMUNIKATIBOAK


Ø      Aurria

GOAZEN BA! Elkarteak Aurria deituriko buletina argitaratzen du. Buletin honen maiztasuna hiruhilabetekoa da (martxoa, ekaina, iraila eta abendua). Komunikabide honek erakundearekin erlazioa duten ekintza, zerbitzu eta informazioen berri ematea bilatzen du. Erakundearen bazkide, bolondres, erabiltzaile eta entitate hartzaile (adibidez, udaletxea) bakoitzarekin komunikazio zuzena mantentzearen funtzioa betetzen du.

Triptiko moduko aldizkaria da, non elkarrizketak edota azken berriak aurkitzen diren. Kolorez inprimatzen da. Hiruhilabete bakoitzari kolore bat dagokio; martxoari berdea, ekainari horia, irailari gorria eta abenduari urdina.

Ø      Eskutitzak

Hauen bidez GOAZEN BA! Elkarteak bere publikoarekin zuzeneko kontaktua burutzen du. Aurretik aipatutako publiko guztiez aparte (bazkideak, bolondresak eta abar), udaletxe eta enpresa laguntzaileei ere bidaltzen dizkiegu.

Tresna honen bidez erakundearen hartzaileek ekintzen inguruko informazioa jasotzen dute. Eskutitz hauek, gehienez ekintza gertatu baino hilabete bat lehenago bidaltzen da eta gutxienez aste bat lehenago. Aurria  hiruhilabetekarian argitaratu ez diren berriak ere transmititzen dira.

Aurria aldizkaria ez bezala, erakundeak bidaltzen dituen eskutitzak ez diote maiztasun zehatz bati jarraitzen. Gutunak zuzendaritza batzordearen izenean bidaltzen dira.

Ø      Kexa eta aholku zerbitzua

GOAZEN BA! Elkarteak eskaintzen duen zerbitzu hau erakundearen egoitzan aurki dezakegu.

Normalean, norbaitek kexa edo aholku kutxara oharren bat botatzen badu, berehala irakurtzen dugu. Kontua larria bada, zuzendaritza batzordera bidaltzen da egoera konpontzeko asmoz. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario