lunes, 5 de marzo de 2012

NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak haurren eskubideen urraketak salatzeko kexa prozedura adostu du


Urtetako negoziazioa eta gero, Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluak ekainean Haurren Eskubideen Konbentzioaren Hautazko Protokoloaren testua adostu du, haurren eskubideen urraketak salatzeko komunikazio prozedura bat sortuz. Mekanismo honen arabera, haurrek zuzenean edo beraien ordezkarien bitartez Konbentzioan eta gainontzeko Hautazko Protokoloetan jasotako eskubideen urraketak salatu ahal izango dituzte Haurren Eskubideen Batzordearen aurrean, beraien Estatuan konponbidea aurkitu ez badute eta Estatuak berak Protokoloa berretsi baldin badu.
Protokoloa Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusira bidali dute Estatuek udazkenean eztabaidatu eta aproba dezaten. Momentu horretatik aurrera, Estatuek sinatu eta berretsi ahal izango dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario