martes, 22 de mayo de 2012

2,2 milioi haur pobrezian bizi dira Espainian


Pobreziak ume aurpegia du lehen aldiz Espainian. Unicefek ohartarazi duenez, Espainiako umeen % 26 (2.200.000 milioi haur) pobrezian bizi dira, eta ondorioz, sektore txiroena dira aurrenekoz.
Unicefen ikerketa baten arabera, 205.000 ume gehiago daude pobreziak jotako sendietan.
Hain zuzen ere, umeak dituzten eta heldu guztiak langabezian dauden sendien kopurua % 120 igo da 2007 eta 2010 urteen artean, eta horrek erakusten du krisiak gehien kaltetutakoak adingabeak dituzten familiak direla, erakundearen ustez.
Paloma Escudero Unicef Espainiako zuzendariak ohartarazi du kaltedun handienak oinarrizko produktuetan murrizketak egin behar izan dituzten familietako haurrak direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario