martes, 15 de mayo de 2012

Poliziak hirugarrenez joanarazi ditu 'suminduak' Soletik


Poliziak hirugarrenez jarraian hustu du gaur goizaldean Madrileko Puerta del Sol plaza, eta bertan gaua pasatzen saiatu diren 'suminduak' joanarazi ditu. Halaber, gutxienez zortzi atxiloketa egin ditu. Nolanahi ere, beste iturri batzuek 10era igo dute atxilotutakoen kopurua.
04:15ean, Poliziaren 40 furgoi plazan sartu dira, eta bertan zeuden ehun pertsona inguru aterarazi ditu. Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak 22:00ak arteko baimena eman zien bertan izateko, baina 'suminduak' gaua pasatzen saiatu dira.
Plaza hustean, hainbat 'sumindu'k uko egin diete Poliziaren aginduei, eta agenteek zortzi pertsona atxilotu dituzte.
Poliziaren iturrien arabera, bi agente eta 'sumindu' bat zauritu egin dira enfrentamenduetan.
Sol plaza 15 minututan hustu du, baina 'suminduak' alboko kaleetan batu dira, protesta egiten eta "Hau al da zuen demokrazia?" eta "Lotsa emango zidan polizia izateak" aldarriak oihukatzen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario