Berdintasunaren Defentsa bulegoan txosten bat ireki du Emakundek
Arrigorriagako (Bizkaia) Indusal garbitegi industrialeko enpresako
ustezko genero-diskriminazio salaketengatik.Emakundeko arduradunek langileak hartu dituzte gaur eta Maria Silvestre erakundeko zuzendaria enpresako zuzendaritzarekin bilduko da datozen egunetan.
Sindikatuen arabera, enpresak 23 langile Espainiako beste lantoki batzuetara eraman nahi ditu, eta "ezkutuko kaleratzea" dela diote.
Gainera, langile horien "leku aldatzea", enpresako sexu ezberdintasunen aurka, 2008an egindako greba batean parte hartzeagatik egiten dutela salatu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario