Etiquetas
viernes, 11 de mayo de 2012
Sindikatu abertzaleek protesta gehiago deitu dituzte murrizketen aurka
ELAk eta LABek, beste hainbat eragile sindikal eta sozialekin batera, murrizketen kontrako mobilizazio berriak iragarri dituzte hilaren 20rako eta 26rako, EAEn eta Nafarroan.
Herritarrei lan eta gizarte baldintzen defentsan mobilizatzeko dei egin diete. Maiatzaren 20an (igandea) manifestazioa deitu dute Bilbon eta Gasteizen eta 26an (larunbata) Donostian eta Iruñean.
Joan den martxoaren 29ko lanuzte orokorraren ostean eta otsailaren 25ean Bilbon sindikatu abertzaleek eta eragile sozialek bultzatutako manifestazioaren ostean, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak ere mobilizazioen bidean jarraitzeko apustua egin du politika ekonomikoetan aldaketa lortzeko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario