Auzitegiak absolbitu egin du Geir H. Haarde
Islandiako lehen ministro ohia, 2008ko urrian Islandiako banku sistemak izan
zuen kolapsoan erantzukizunik izan zuen argitzeko egindako epaiketan. Gertakari
horrek porrot egiteko zorian jarri zuen herria.
Epaiaren arabera, horri egotzitako
lau kargutik hirutan absolbitu du epaimahaiak, baina zigortu egin du egoera
aztertzeko Ministroen Kontseiluaren bilerak ez deitzeagatik.
Haarde kontserbadorea (61 urte)
gobernuburua izan zen 2006 eta 2009 artean. Kartzela-zigorra saihesteaz gain,
ez du isunik ez epaiketaren gasturik ordaindu beharko, eta gastu horiek
Islandiako Estatuak hartu beharko ditu bere gain.
No hay comentarios:
Publicar un comentario