Osasun zerbitzu publikoaren
erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute protesien, larrialdietarako ez diren
anbulantzien joan-etorrien eta produktu dietetikoen truke, Estatuko Aldizkari
Ofizialean (BOE) gaur goizean publikatutako murrizketa neurri berrien arabera.
Estatuko Aldizkari Ofizialaren arabera,
biztanleriak uztailaren 1etik aurrera medikamentuen truke gehiago ordaindu
beharko du.
Horrez gain, modu irregularrean
dauden etorkinek ez dute doako osasun zerbitzua izango, aurtengo irailetik
aurrera. Kasuen arabera, salbuespenak egingo dituzte.
Hala ezartzen da Osasun Sistema
Nazionalaren egonkortasuna eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko
premiazko neurrien Errege Lege Dekretuan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario