
'Ongi etorri Palestinara' ekimenean parte hartzeko asmoz Israelen sartzen saiatu diren bi ekintzaile espainiar kanporatu dituzte, Espainiako iturri diplomatikoek jakitera eman dutenez.Herrialdetik bota dituzten bi ekintzaileak Julio Rodriguez Bueno (IU) eta Teresa Salas (Bakea Orain) dira.
Gainera, haiekin zihoazen Maite Santamaria ekintzaile donostiarra eta Donostiako Plataformako kideak Israelen sartzen lortu du, Tel Aviveko Ben Gurion Nazioarteko Aireportuko kontrolak igaro ostean. Espainiako kontsulak baieztatu duenez, Santamaria ez da Israelen erregistroetan agertzen eta Jerusalemera turismo egitera zihoala esan eta gero, sarrera baimendu diote.
Herrialde desberdinetako ehunka ekintzaile heldu dira igande honetan Israelgo aireportura, Palestinari elkartasuna erakusteko 'Ongi etorri Palestinara' ekimenean parte hartzeko.
Isaac Ahoronovich Israelgo Barne Segurtasunerako ministroak prentsaurreko batean azaldu duenez, 50 bat ekintzaile atxilotu eta laster aberriratuko dituzte. Gehienak inmigrazio zerbitzuko espetxeetara eraman dituzte; beste bederatzi herrialdetik bota dituzte jada, hiru haien hegaldien zain daude eta beste bi aireportuan daude oraindik.
Ekintzaile hauen jatorria bestelakoa da: Espainia, Italia, Frantzia, Kanada, Portugal eta Suitza, besteak beste. Ekintzaile gehienak igande gau honetan iristea espero du Poliziak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario